Arrantza ez litzateke posible izango portuan lan egiten duten pertsonak gabe, horietako asko emakumeak. Eusten duten ofizio tradizionalak daude, saregileak adibidez. Era berean egitasmo berriak agertu dira, itsas eta arrantza ondarea zaintzeko.

Sarea Galdu Aurretik, Portua biziarazi" Naiz Irratia

Arrantza ez litzateke posible izango portuan lan egiten duten pertsonak gabe, horietako asko emakumeak. Eusten duten ofizio tradizionalak daude, saregileak adibidez. Era berean egitasmo berriak agertu dira, itsas eta arrantza ondarea zaintzeko.

Ezinbestekoak izan dira eta izaten jarraitzen dute, zailtasunak eta bizi ohituretan izandako aldaketak gora-behera. Arrantzaleari bezala, merezitako aitortza egin behar zaie euskal kostaldean gelditzen diren saregile, neskatil edota paketatzaileei, beraiek ere egiten dutelako arrantza posible eta ondare horren ordezkari badirelako neurri batean. Feminizatutako sektore hauetan, batasun eta antolaketaren bidez heldu dira errekonozimendu eta garaipenak, baina belaunaldi erreleboa da gaur egun duten erronka nagusiak.

Hiru ofizio hauetatik abiatuta, kaiaren inguruan dauden lanbide ezberdinak ezagutu eta balioa ematea da Sarea Galdu Aurretik podcastaren hirugarren atalaren helburua. Zienziatik gastronomiara, arrantza eta itsasoarekin herri honek izan duen lotura ikertu eta zabaltzeko sortu diren eragileez ahaztu gabe.

Podcast oso entzun hemen / Escuchar podcast completo aquí

About the author

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies