Sardina

sardina

sardina pilchardus

Informazio orokorra

Arrain zapal erdi koipetsua da sardina. Maila erdiko balore biologiko altuko proteina edukia dauka. B9 bitamina eta potasio, burni, sodio eta fosforo mineraletan aberatsa da.  

Jatorria

Sardinak arrantzatzeko zonalde nagusiak Kantauri itsasoa, Frantzia, Holanda, Danimarka eta Maroko dira, besteen artean. 

Garaia

Urte osoan zehar daude sardinak eskuragai gure mostradorean.

Arrantza metodoa

Arraste arrantza (retropesca) metodoa erabiltzen da sardinarekin. Sare handi bat itsas fondoraino jaitsi eta mugitzen den einean maila horretan mugitzen diren arrain bankuan harrapatzen ditu. 

Sardina sukaldatzeko modu desberdin ugari daude, hauen artean ezagunena ‘Sardinada’ izenez ezagutzen duguna: brasan edo barbakoan erreak (kasu horretan burua eta tripak utziko genituzke, osoak).

Etxean, baratxuri eta piperrekin frijituak, barazkiekin, arrautzaztatuak edo irinaz pasata edo pinpilinpauxan irikitak arantzarik gabe zartagira ederrak daude.  Eskabetxean, marinatuak, labetutak… ikus dezakezuen bezala aukera pila eskaintzen ditu arrain txiki eta merke honek!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies