Gure arraindegiak 80 urte baino gehiagoko historia dauka bizkarrean. Arrainaren munduarekin, itsasoarekin eta bezeroenganako harremanarekin maitemindutako hirugarren belaunaldia gara.
Zeozerrek bereizten bagaitu, gure bezeroei gertutasuna, paregabeko zerbitzua eta lonja desberdinetan (batez ere Pasaiakoan) erositako maila goreneko produktua eskaintzen dugula da.
Zein garaietan bizi garen oso barneratuta daukagu, horregatik gerturatu gara teknologi berrietara naturaltasun eta motibazioz beterik.
Arraina erosteko era desberdinak eskaintzen ditugu, beti ere prozesu erraz eta azkarrak, zuen etxeetara arrain fresko eta hoberena iristea delako gure helburu nagusia.
Azken finean jakin badakigu arraina nutriente garranttzitsuenetako iturri dela.