Sardina labetuak

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 4 pertsonentzat

600gr sardina garbi (buru, tripa eta ezkatarik gabe)
3 baratxuri hortz
Oliba olio estra birgina
Ozpina
Perrexila
Gatza

Elaborazioa

Odorerik gabe etxean sardinak parrilan egiteko modua da hauxe. Labea 180ºtan berotu goiko grill-arekin. Sardinak labeko bandejan ipintzen dira olio eta gatza pixka batekin, goiko grilletik gertu honek parrilaren funtzioa bete dezan. Bost minutu pasa direnean sardinak txigortu egin dira alde batetik, eta hauei buelta emateko momentua da. Beste bost minutuz utziko ditugu sardina osoak kolorea har dezan. 

Labetzen diren bitartean ajilimojilia prestatzen joan gaitezke: oliba olioa, ozpina, limoi zukua, perrexila, eta baratxuri eta perrexila txiki txiki egindak. Sardinak egiten diren bitartean saltsa honekin ureztatuko ditugu. 

Hamar minutuko errezeta honekin sardina labetu izugarriak izango ditugu platerean, eta etxean prestatuta!

On egin!

About the author

Leave a Reply

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies