Otarrainxka

otarrainxkak

penaeus vannamei

Informazio orokorra

Otarrainxkaren haragiak koipe gutxi eta proteina asko dauzka, baina nabarmenena bere omega3-n oso aberatsa dela da. Iodo, fosforo, selenio, kaltzio, magnesio eta zinka mineralak eta B12 eta B3 bitaminak ditu.

Jatorria

Gure arraindegian salgai ditugun otarrainxkak Ekuadorren heziak izan dira. 

Garaia

Otarrainxkak urte osoan zehar topatuko dituzue gure mostradorean.

Arrantza metodoa

AKUIKULTURA produktua da otarrainxka.

Itsas krustazeoa da otarrainxka eta Europa mailan gehien kontsumitzen den itsaskien artean dago. Hotzean koktel, entsalada edo entsaladiletan jan daitezke, beroan ordea plantxan, tenpuran, baratxurira, tortila edo arrozak sukaldatzeko erabiltzen ditugu batez ere. 

Erosi gure online dendan kalitatezko otarrainxka egosiak

Eskaera bakoitza berezia da guretzako, zureaz gozatzea espero dugu!