Ozpin olioa prestatzen dugu barazkiak fin moztuta, olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza nahastuz. Bezperan ere presta daikete eta pote batean sartu, era honetan zaporeak hobeto nahasten dira.
Otarrainxkak zuritu eta broxetako tzotzean jartzen dira.
Ozpin olioarekin gustura busti, eta listo!
Pintxo osasuntsu, goxo eta freskagarria. On egin!