Legatza oso arrain moldakorra da sukaldean. Bere zapore fin eta testura leunak oso atseginak dira era desberdinetan sukaldaturik: plantxan, saltsan, arrautzeztatua, labetuta…
Gordina kontsumitzeko gomendagarria da aurretik gutxienez 48 orduz eta -20º-tan izoztea. Sukaldatzeko orduan gutxienez 3 minutu beharrezkoak dira 60ºtan, legatzaren zonalde guztietan.