Legatz masaila egosiak

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 4 pertsonentzat

½ legatz masail
1 patata handi
1 porru handi
Oliba olio estra birgina
3 baratxuri hortz xafletan
Etxeko mahonesa
Gatza

Elaborazioa

Ura bor bor jarri eta han patata eta porrua egosi 10 minutuz. Ondoren masailak gehitu, bost minutu gehiago utzi eta sua itzali. 

Zartagi batean olio pixka batekin baratxuriak frijitzen dira. Bandeja handi batean patata xerratuta, hauen gainean porrua eta azkenik legatz masaila olio eta baratxuriekin ipintzen dira. Amaitzeko ozpin txorrotada bat, eta mahonesa norberaren gustura. Listo!

On egin!

About the author

Leave a Reply