Legatz arrabak entsaladan

Legatz arrabak entsaladan

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 4 pertsonentzat

1 kg legatz arraba
2 tipulin fresko
Perrexila fresko dexente
Oliba olio estra birgina
Ozpina
Gatza

Elaborazioa

Arrabak kontu handiz garbitzen dira kanpoaldeko ehunak kentzeko. 

Ontxi ertain – handi batean ur hotza eta ozpina jartzen dira, arrabak sartu eta bor bor hastean 20 minutu kontatuko ditugu. Denbora pasatzerakoan arrabak atera eta hozten utziko ditugu. 

Bitartean tipulina eta perrexila txiki txiki zatituko ditugu. Behin arrabak hoztu direla xerratu egiten dira eta bandeja batean ipini. Hauen gainean tipulina eta perrexila, olioa, ozpina eta gatza gure gustura. 

Komenigarria da entsalada honek ordu batzuetako atsedena hartzea jan aurretik, zapore guztiak bat egiteko denbora izan dezan. Aste betez gorde daiteke entsalada hau izozkailuan. Hau gozamena!

On egin!

About the author

Leave a Reply