Xapua

xapua

lophius piscatorius

Informazio orokorra

Koipe gutxiko arrain txuria da xapua, burni, fosforo, magnesio, potasio eta B1, B9, eta B3 bitaminetan aberatsa. Arraina guztiak bezala balore biologiko altuko proteina iturri garrantzitsua da. 

Jatorria

Salmentan dugun xapua Kantauri, Bizkaiko Golko, Landa eta Atlantikoko ipar ekialdetik dator (FAO 27). Egunero goizean goiz Pasaiako lonjan ospatzen den enkantera joaten gara kalitate hobereneko produktua erostera.  

Garaia

Xapuaren denboraldia urte hasieratik ekainararte luzatzen da, baina kontsumorado hilabeterik onenak martxoa, apirila eta maiatza dira. Gure mostradorean urte osoan zehar aurkituko duzue. 

Arrantza metodoa

Xapua arraste – arrantza bidez lortzen da normalean. 

Xapua sakaldatzeko erraza da bere haragiaren testura dela eta. Ez du arantzik, ezta ezkatarik ere, hezurrak bai ordea. Egokia da arrazoi honengatik arrainean arantzak topatzearekin arazoak dituzten pertsonentzat. Xapuaren haragiak itsaski zapore suabea eta testura tinko xamarra. 

Labean, brasan, saltsa berdean, kalderetan, amerikar saltsan, birrineztatua… 60ºtan 3 minutuz gutxienez sukaldatzea da gomendagarria.  Kontutan izan behar da xapuak beste arrainak baino ur gehiago askatzen duela sukaldatzen dugunean, gure  gomendioa likido hori jaso eta platereko saltsa loditzeko erabiltzea da. 

Erosi gure online dendan kalitatezko Xapu Freskoa

Eskaera bakoitza berezia da guretzako, zureaz gozatzea espero dugu!