Zigala eta xapu koktela

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 4 pertsonentzat

Koloretako letxugak julianan moztutak
Zigala egosi buztanak zuriturik
Xapu zati egosiak, zigalen tamaina berdinekoak gutxi gora behera
Saltsa arroxa, etxean eginda, askoz hobe
Tipulin sorta txiki bat

Elaborazioa

Errezeta benetan erraza, arina eta osagai sinplekoa. Zailtasun bakarra aurkezpenean datza, garrantzitsua da horretarako koktel kopa eder edo antzeko ontziak lortzea. 

Koparen sakonean letxugak eta saltsa arrosa, ondoren zigala buztanak eta xapua, eta beste saltsa pixka bat. Amaitzeko zigala buztan oso bat eta tipulina txiki txiki zatituta.

On egin!

About the author

Leave a Reply