Xabiroia

xabiroia

trachinus draco

Informazio orokorra

Arraina txuria, ez da batere koipetsua eta B bitaminetan eta selenioan aberatsa. Balore biologiko altuko proteinen iturri garrantzitsua da.  Forma luzatua eta azal koloretsua dauka, eta oso ezaguna da gure artean bere arantza dorsala toxikoa delako eta zapalduz gero mina eta puztutzea eragiten dituelako. 

Jatorria

Gure arraindegian salgai dagoen xabiroia Kantauri itsasotik, Bizkaiako Golkotik, Landetatik eta ipar ekialdeko Atlantikotik dator FAO27.

Garaia

Pasaiako lonjan xabiroi freskoa topatu dezakegu urte osoan zehar.

Arrantza metodoa

ARRANTZA BASATIko produktua da.
Arrantza artea: arrastea.

Ez gara arduratu behar bere arantzaren toxikotasunagatik. Xolomoak ateratzerakoan, arantza bota eta arriskutsua den faktore hori guztiz desagertzen da.

Bere haragiaren testura leuna da eta bere zaporea suabea eta ezaguterraza. 

Erosi gure online dendan kalitatezko xabiroi freskoa

Eskaera bakoitza berezia da guretzako, zureaz gozatzea espero dugu!