Guraize batetaz lagunduta xabiroiaren hegal dorsala kentzen dugun pozoia guztiz kentzeko. Oso ondo zorrotztutako laban batekin xabiroiaren xolomoak ateratzen dira. eda quedar.
Xabiroiari gatza bota, bi aldetatik, eta 20 minutuz utzi gatz hori xurgatzen. Beste katilu batean ozpina jarri.
20 minutuak pasatzerakoan xabiroi xolomoak ur eta izotzarekin garbitu eta trapu batekin lehortu, ondoren ozpin katiluan sartu ordu betez.
Tipulina brunoise moduan moztu, eta olio pixka batekin zartagitu. Soplete batekin lagundutak tomateak zuritu, lautan moztu eta pepitak kendu. Behi pepitak kenduta dadu txikitan zatitu.
Tipulinara gehitu ezkaiarekin batera, gatza eta azukre mailak zuzendu.
Ogia fin fina moztu eta labean txigortu. Ontzi bat olioarekin estaldu, perrexil eta baratxuri xehetuak gehitu, eta azkenik ozpinean utzitako xabiroi xolomoak.
Platera aurkezteko gehitu tomatea, ogi torrada, xabiroi xolomoak eta brote txiki batzuk.