Xabiroi txurritoak

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 3 pertsonentzat

1kg xabiroi xerratuta
Ogi birrindua
Baratxuria
Perrexila
Etxeko tomate saltsa albakarekin
Olioa, gatza eta piperbeltza

Elaborazioa

Ogi birrinduari perrexila eta baratxuria txiki txiki eginda gehitu. Nahasketa horretan xabiroi xolomoak sartu, lehendik gatz – pipertutak noski, eta ordu erdiz han utzi. 

Ondoren olio ugarian frijitu, baratxuri zapalduekin. 

Baina kontuz!

Oso garrantzitsua da lehenik eta behin azalik ez duen aldetik zartagitzea, buelta ematerakoan txurru baten moduan kiribilduko direlako. Behin frijituak, platerean jarri tomate saltsa pixka batekin. 

Eta listo! Hornigai moduan, entsalada berdea aukera ederra da. 

On egin!

About the author

Leave a Reply

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies