



2 izokin xolomo
600 gr muskuilu edo moule txiki
Oliba olio estra birgina
Baratxuri hortz bat xerratuta
Tipulin fresko adartxo batzuk

Olio pixka batekin baratxuria frijitu. Egindak daudenean muskuiluak gehitu, bueltak eman eta taparekin estail muskuiluak bere saltsan sukaldatzeko irekitzen diren bitartean. Amaitzerakoan sutik kendu eta zartagian bertan gorde.
Plantxa batean izokin su indartsuarekin sukaldatu bi aldetatik kolorea har dezan barruko partetik lehortu gabe.
Plateratzea besterik ez da falta. Izokin xolomoa, muskuiluak hornigai bezala eta tipulin freko adartxoak platera apaintzeko.
Errezeta sinple eta zaporetsua. On egin!
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR