



1kg de Txipiroi garbi eta bere tintak
1 txoko tinta zorroa (aukerakoa)
4 tipula ertain
2 baratxuri hortz
1 baso tomate saltsa edo 3 tomate ertain zuriturik
½ baso kognak
Oliba olio estra birgina
Gatza

Betegarria: txipiroein tentakulu eta hegalak hartu eta txiki txiki zatitu. Zartagi txiki batean tipuletako bat eta baratxuria fin txikitutak bigundu eta minutu batzuk ondoren txipiroien hegalak eta tentakuluak gehitu. Hamar minutuz egosi nahasketa hau, ondoren sutik aldendu eta gerorako erreserbatu.
Saltsa: beste tipulak baratxuri hortz batekin zartagitu eta bost minutu ondoren tomatea gehitu eta beste 5 minutuz egosi. Denbora igarotzean brandya gehitu, eta bost minutu ondoren tintak. Gatza maila zuzendu ondoren irabigailuaz pasa eta txipiroiak sukaldatuko diren ontzira pasa saltsa guztia.
Txipiroiak: txipiroiak bete baino lehen, hauek garbi daudelarik, buelta eman (barrukoa kanpora). Zergatik? modu honetan betetzea ihes egitea saihestuko dugu eta ez dugu txipiroia isteko tzotzarik erabili beharko. Buelta emate hau tentuz egin behar da, erabilgarria izaten da motrailu makilaz laguntzea. Behin buelta emanda betetze prozesua hasiko dugu, koilaratxo batekin, ez goraino, baina kantitate nahikoarekin.
Aurkezpena: betetako txipiroiak saltsan sartu eta 20 minutuz sukaldatzen dira. Saltsa arindu egingo da txipiroiek askatuko duten uraren ondorioz.
Hornigaia: Tradizionalki txipiroi beteak ogi frijitu hirukiekin aurkeztu izan da. Gaur egin ordea arroza txuria erabiltzen da gehien, baina nola ez, guztu asuntua da hau!
Platera amaituta dagoenean, atsedena edo izozkailua falta dira besterik ez. Eta listo!
On egin!
Utilizamos cookies propias y de terceros para garantizar el funcionamiento de la web, medir su uso y mejorar nuestros servicios. Puede aceptar todas las cookies, rechazar las no necesarias o configurar sus preferencias. Política de cookies
Necesarias para que la web funcione correctamente. No se pueden desactivar desde este panel.
Ayudan a medir el uso del sitio y mejorar sus contenidos.
Permiten publicidad, medición de campañas o personalización de anuncios.
Guardan preferencias o permiten contenido externo no necesario.
