Arrain zapala izateagatik arantzik gabeko xerretan azalarekin edo azalik gabe presta daiteke, eta osoan baita ere. Sukaldean aukera pila ematen ditu: menière, saltsa berdean, frijitua, arrautzaztatua, baporera… Bere zaporea oso fina da eta bere testura lirdingatsua, etxeko txikian arrainaren munduan murgiltzeko aukera ezinhobea.
Ederra dago osoan frijituta, batez ere oilar txikitxoak direnean, eta oso goxoa dago baita ere bere xerrak biribildu eta barazki edo itsaskiekin betetzen baditugu.