
4 oilar xerra azalarekin edo azalik gabe
2 baratxuri hortz xerratan
Oliba olio estra birgina
Limoi erdiko zukua
Gatza
Piperbeltza
Zartagi zabal batean, paellera modukoa, baratxuriak pixkat frijitu olioak hauen zaporea har dezan. Ondoren zartagitik atera eta gorde.
Olio horretan su indartsuan oilar xerrak frijitu, atera eta gordeko ditugu baita ere. Momentu honetan limoiaren zukua oliora gehitu, eta su erdian, pixkanaka, saltsa ligatzen joango gara metaleko koladore batekin lagunduta.
Perrexila gehitu eta sukaldatzen jarraituko gara saltsa loditu arte. Momentu honetan kontu handiz oilar xerrak sartuko ditugu, 3 minutu alde bakoitzeko sukaldatuko ditugu (denbora hau oilar xerren lodieraren arabera aldakorra izango da).
Gatza zuzendu, perrexila gehiago gehitu, eta lehenik gordetako baratxuriak botako ditugu zartagira. Eta listo!
On egin!
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR