Hegaluzea

hegaluzea

lophius piscatorius

Informazio orokorra

Tunidoen familiako arrain urdina da hegaluzea. Arraina urdinak balore biologiko altuko proteinak eta omega 3-az gain, D bitamina elikadura iturri nagusia dira: gure osasunerako eta sistema inmunea indartsu mantentzeko ezinbestekoa den bitamina!

Jatorria

Euskal flotak Kantauri itsasoan arrantzatutako hegaluzea da gure mostradorean salmentan duguna. Arrantza hau errespetu eta kontu handiz egiten da espeziea eta itsasoak sufritu ez dezaten. Eusko Jaurlaritzak K kalitatezko esker onarekin saritu du, eta MSC, munduko egonkortasun ziurtagiririk garrantzitsuena irabazi du.

Garaia

Kantauriko hegaluze denboraldia udarako hilabetetara mugatzen da, baina batzuetan ere udazkenarte luza daiteke epe hau. 

Arrantza metodoa

Arrantza metodoa kainabera da, banan banan arrantzatzen da normalean.

Hegaluzea era desberdin ugarietan sukaldatu daiteke: plantxan, tomatearekin, arrautzaztatua, marmitakoan, tartar, ceviche etab-etan esaterako. Kontutan izan behar da hegaluzea beroan oso oso azkar sukaldatzen dela, pare bat minuturekin bahiko izaten da. Denbora gehiegizkoa denean haragia lehortu egiten da.