Arraindegi historia osoa

Emakume ausarta, emakume ekintzailea
"1938. urteko otsailaren 23an Donostiako Udalak nire amonari La Bretxa merkatuko arraindegiko 12ºpostua esleitu zion garaiko 125 pezetagatik."

Carol Archeli
Espe arraindegiko jabea eta nutrizio eta alimentzioan graduondoa

Guztiz ezezaguna zuen mundu berri batean buruz sartu zen nire amona ausarta eta ekintzailea, master eta formakuntzarik gabe noski. Egia esan nire amonari arraro egin zitzaion Donostian arrainarekin izan zuen lehen harremana ‘zapore garratzik’ ez zuelako. Bere herriraino iristen zen arrainera zegoen ohituta, beti euliz inguraturik eta momenturarte ezagututako zapore txar horrekin. 

Hasiera horretatik momenturarte, lau belaunaldi izan gara buru belarri arraindegian lanean. 

Nire amonak izandako lau seme alabetatik, nire ama Espe izan zen negozioa gustoko zuen bakarra eta harekin jarraitzeko interesa agertu zuena. Txikitatik, gazteluko eskolako jolasgaraian (gaur egun Orixe ikastola) bere amari laguntzera gerturatzen zen postura. 

Nire amak hamalau urte bete zituenean, oinarrizko ikasketak amaitzean, guztiz murgildu zen arraindegiko zereginetan eta han geratu zen bere bizitza osoan zehar. 

Gaur egun, sei hamarkada baino gehiago pasa dira eta oraindik bere laguntza eskaintzet dit arraindegian momentu puntualetan, gauzak nola egin eta nola ez egin esateko nola ez… Mantala eta eskularruak hartu eta bere grazia bereziarekin garai batean bezala egiten dugu lan elkarrekin buruz buru. 

Bikaina benetan bera ikustea!
Guztiok sute dugu arraindegiaren izena nire amaren izenetik datorrela, baina ez da horrela!

Nire amonak arraindegia hartu eta Pasaiako lonjan alta eman behar zuenean arraina erosteko aukera izateko, negozioaren izena eman behar zuen eta normala den bezela, berea izen propioa eman izan nahi zuen: Amalia. 

Momentu horretan Amelia izena hartuta zegoen, horregatik ezezkoa eman zioten Pasaiako lonjatik. Bigarren saiakera batean bere abizena aurkeztu zuen, Berastegui, baina beste inskripzio bat zegoen Berasategui izenean eta bion artean nahasterik ez egoteko ezezkoa jaso zuen berriro ere. Azken saiakeran bere ahizpa baten izena eman zuen, Espe, hau libre zegoen eta onartu egin zuten. Eskerrak!

Nire ama jaiotzean, urte asko geroago, zoriak nahi izan zuen Espe izeba, amonaren ahizpa, nire amaren amabitxi izendatzea. Garai hartan oso ohikoa zen alababitxiek amabitxien izena hartzea, horregatik nire ama Espe bezala bataiatu zuten. 

Kasualitate polita da dudarik gabe, nire amonak izandako alaba guztien artean arraindegiaren izena zeramanak negozioan interesa erakutsi zuen alaba bakarra izatea!

Bizitza kasualitatez betea dago, hala ere nik ez dut hauetan sinisten, Newtonek zioen bezala ‘Topakor itxura hartzeko Jainkoak hartzen dituen bideak dira’. 

"Negozio honen beste 'kasualitate' berezi bat 12 zenbakia da"

Nire amonak arraindegiaren erosketa sinatu zuenean udaletxeko erregistroan, 12º postua esleitu zioten beste zenbaki askoren artean.

Hirurogei urte geroago, La Bretxa Merkatuan obrak egin eta postu guztien kokapena berregituratu zenean, 12 dira martxan geratzen diren arraindegiak eta hauek zenbakitzeko momentua iristen da.

Beste postuekin bezala zozketa sinplea ospatu eta.. voilá! Zein zenbaki atera genuen? 12-a noski!!

Arraindegira gerturatzen zaretenean, begiratu adi ezkerreko paretara, han arro erakusten dugulako 30-eko hamarkadan amonari emandako 12º zenbaki ederra zeramika txuri gorrian. 

Nire arraindegia familia, tradizioa, lana, esfortzua, ilusioa, taldea, sustraia, arraina, janaria, osasuna, adiskidetasuna, olorea, zaporea, eskuetan mina...hori dena da nire arraindegia. Eta nola ez burdina, beti burdina!

Nire aita, Arsenio Archeli, kaldereroa da (ez Hungriakoa baina ia ia…) eta nire amarekin ezkondu zenetik, 70eko hamarkado hasieran, etengabe jarri du burnia negozioan. 

Mostradore bat, armairua, apala, lan maila, kakoak, bandejak… nire aitak dena konpontzen du burni pixka batekin, beto esanda, berun onarekin! Urteak, ura, gatza eta han ez da agertu inongo oxidorik!

Fijatu zaitezte postura etortzean nola metala den nagusi txoko guztietan, beti diztiratsu, garbi eta ederra!

Behar bezala!

50 eta 60ko hamarkadetan bizitza gogorragoa eta aldi berean errazagoa zen… gutxiago izanik gauzak normalean sinflipikatzen dira eta. 

Nire amak beti dio garai hartan etxe askotan hotzkailurik ez zegoela, eta erosketak egunez egunerako egiten zirela. Igandetan merkatuan arraindegiak ere irekitak zeuden ordutxo batzuk goizean, 12-etako meza aurretik, jaieguna izanik emakumeak itsaski edo arrainak erosten zituztelako plater bereziak prestatzeko. 

Gertaera oso oso garrantzitsua izan zen arraindegian telefonoa jartzea, Donostiako hiriko lehenengoen artean, bost zifrakoa: 25355.

Benetan amona modernoa!
"Gaur egun, garaia desberdina da, ikuspuntuaren arabera hobe edo okerrago, baina desberdina. Momentura egokitu behar gara nahitaez."

Telefonoak orain dela urte dexente 9 zifra ditu, eta bi ditugu, finkoa eta mugikorra. Beste komunikabide desberdinak ere baditugu, sare sozialak adibidez, facebook eta instagram. Gure youtubeko kanala daukagu baita ere, whatsapp eta online saltzen dugu produktu freskoa. Nire amonak ikusiko bagindu... Noizbehinka, antxoa eta legatz artean nabilela, arro, irribartsu ikusten dut nire amona bide honetatik segitzeko animoak ematen.

Mila esker bihotzez!