Pasta bat egiten dugu espeziak, baratxuria, martorria, limoi zuku taza laurdena eta oliba olio taza erdi batekin. Gatza gustura gehituko dugu.
Orain antxoak frijitzeko prestatuko ditugu. Antxoak banan banan eskuan jarri, azala behera begira. Honen gainean lehenik egindako pasta koilarakadatxo bat jarri, eta gainean bigarren antxoa bat.
Irinatik pasa eta olio askorekin frijituko ditugu kontu handiz.
Plater eder hau entsalada berde batekin lagundu eta listo.
Bazkaltzera!