Barazkiak zigaliten buru eta azalekin batera sueztitzen ditugu bigundurarte. Momentu horretan likore kopa gehituko dugu eta flanbeatu. Ura gehitu eta 20 minutuz bor bor egiten utzi.
Denbora igarotzean nahasketa guztia irabigailutik pasatzen da fin fina geratu arte, eta ondoren puregailutik pasatzen da ondoren berriro irabiatzeko.
Momentu horretan krema prest izango dugu eta zigaliten gorputzak honen gainean ipiniko ditugu bero hondakinarekin sukaldatu daitezen.
On egin!