Txipiroiak bere tintan

Zailtasuna: ertaina

Osagaiak 4 pertsonentzat

1,5kg txipiroi laukitxotan zatituak. Kasu honetan hobe da tamaina ertain – handiko txipiroiak aukeratzea, lana asko erratuko duelako. Gure arraindegian garbiak eta zatikatuak eska ditzazkezu!
4 tipula handi
3 baratxuri hortz
1 taza etxeko tomate edo 3 tomate ertain zuritu eta zatituak
1 baso kognak
Txipiroien tintak: nahikoak ez badira, txoko tintak gehitu daitezke, desberdina izan arren oso onda delako baita ere
Oliba olio estra birgina
Gatza

Elaborazioa

Tipulak baratxuriekin batera potxatzen hasten gara. Eginda daudenean, tomatea gehitu eta minutu batzuk gehiago zartagitzen dugu nahasketa. Azkenik, kognak basoa eta tintak gehituko dizkiogu. Osagai guztiak beltztu direnean, sutik urrundu eta nahasketa irabigailutik pasako dugu. 

Ez izutu! emaitza oso saltsa lodi eta iluna izango da eta! 

Momentu honetan, pixkanaka, txipiroi zatiak gehituko ditugu. Hauek sukaldatzean ura askatuko dute eta gure saltsa arinduko dute ondorioz. 

Azkenik txipiroiak biguntzea besterik ez da gelditzen. Su erdi – suabean utzi 20 edo 30 minutuz, txipiroien lodieraren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko dute bere puntuan egoteko. Sardeska batekin proba dezakezue prest dauden ala ez.

Eta listo! atseden hartzen utzi eta jateko prest izango dira!

About the author

Leave a Reply