Txipiroi beteak

Zailtasuna: ertaina

Osagaiak 3 pertsonentzat

1kg de Txipiroi garbi eta bere tintak
1 txoko tinta zorroa (aukerakoa)
4 tipula ertain
2 baratxuri hortz
1 baso tomate saltsa edo 3 tomate ertain zuriturik
½ baso kognak
Oliba olio estra birgina
Gatza

Elaborazioa

Betegarria: txipiroein tentakulu eta hegalak hartu eta txiki txiki zatitu. Zartagi txiki batean tipuletako bat eta baratxuria fin txikitutak bigundu eta minutu batzuk ondoren txipiroien hegalak eta tentakuluak gehitu. Hamar minutuz egosi nahasketa hau, ondoren sutik aldendu eta gerorako erreserbatu. 

Saltsa: beste tipulak baratxuri hortz batekin zartagitu eta bost minutu ondoren tomatea gehitu eta beste 5 minutuz egosi. Denbora igarotzean brandya gehitu, eta bost minutu ondoren tintak. Gatza maila zuzendu ondoren irabigailuaz pasa eta txipiroiak sukaldatuko diren ontzira pasa saltsa guztia.

Txipiroiak: txipiroiak bete baino lehen, hauek garbi daudelarik, buelta eman (barrukoa kanpora). Zergatik? modu honetan betetzea ihes egitea saihestuko dugu eta ez dugu txipiroia isteko tzotzarik erabili beharko. Buelta emate hau tentuz egin behar da, erabilgarria izaten da motrailu makilaz laguntzea.  Behin buelta emanda betetze prozesua hasiko dugu, koilaratxo batekin, ez goraino, baina kantitate nahikoarekin. 

Aurkezpena: betetako txipiroiak saltsan sartu eta 20 minutuz sukaldatzen dira. Saltsa arindu egingo da txipiroiek askatuko duten uraren ondorioz. 

Hornigaia: Tradizionalki txipiroi beteak ogi frijitu hirukiekin aurkeztu izan da. Gaur egin ordea arroza txuria erabiltzen da gehien, baina nola ez, guztu asuntua da hau!

Platera amaituta dagoenean, atsedena edo izozkailua falta dira besterik ez. Eta listo!

On egin!

About the author

Leave a Reply