



1 xolomo izokin
2 patata txiki egosiak
3 piper gorri konfitaturik
4 piper berde
Oliba olio estra birgina
Gatza ezkatetan

Plantxa berotzen jartzen dugu, eta honen alde batean izokina azalik ez duen aldetik ipintzen dugu (beste aldetik jartzen badugu txikitu egingo da).
Izokinak koipe asko askatzen du beroarekin harremanetan sartzean, horregatik oliorik gabe zuzenean edo tanta txiki batekin sukaldatzea nahikoa izango da.
Bitartean, plantxako beste aldean, osagaietan aipatutako barazkiak jarriko ditugu olio pixka batekin.
Denbora gutxi beharko dute bai izokinak bai barazkiak prest egoteko, adi egon behar gara bestela gehiegi egingo dira. Bi aldetatik kolorea hartzen duten bezain pronto platerera atera behar dira. Gatza pixkat eta listo!
On egin!
We use our own and third-party cookies to ensure the website works properly, measure usage, and improve our services. You can accept all cookies, reject non-essential cookies, or configure your preferences. Cookie policy
Required for the website to work correctly. They cannot be disabled from this panel.
Help measure site usage and improve its content.
Allow advertising, campaign measurement, or ad personalization.
Store preferences or enable non-essential external content.
