Hegaluzea tomatearekin

Zailtasuna: ertaina

Osagaiak 4 pertsonentzat

1kg hegaluze azal eta arantzik gabe, niri gehien gustatzen zaidan partea buztana edo kogotea da
4 tomate
1 piper berde ertaina
1 tipula txikia
2 baratxuri hortz
Gatza
Oliba olio estra birgina

Elaborazioa

Lehenik eta behin tomate saltsa prestatuko dugu barazki guztiak eta tomate zatikatuta denbora luzez frijituz.

Behin saltsa sukaldatuta, hegaluzea sartuko dugu, baina adi! sartu bezain pronto sua itzaliko dugu soberan geratzen den beroarekin nahiko izango duelako (gehiegi egiten badugu lehorra geratuko da).

Honekin listo egongo da gure iparreko hegaluze maitagarriaz gozatzeko errezeta errex hau.

On egin lagunok!

About the author