
1/2 kilo hegaluze azal eta arantzik gabe fin moztuta (bakailu desmigatuaren antzera)
Hegaluze hezurrak, arantzak eta buruak (baita beste arrain txurienak ere)
Ura
Oliba olio estra birgina
Gatza
1 tipula
1 piper berde
1/2 piper gorri
4 baratxuri buru
1kg patata
1 piper txorizeroa
2 garaiko tomate
Lehenik eta behin fumeta egosten hasiko gara. Horretarako hezur guztiak eta barazkiak bor bor suabean ahalik eta denbora gehien utziko dugu (ordu erdi gutxienez), gataza gustura gehituko diogu prozesu honetan.Lo primero que vamos a hacer es poner el fumet a cocer.
Fumeta egosten den bitartean, barazkiak zati txikitan moztu, tomateak zuritu eta zatitu eta frijitzen hasiko gara marmitakoa prestatuko dugun ontzian (marmitan!). Lehenik tipula, gero piper eta baratxuria, eta azkenik tomatea, piper txorizeroaren haragia eta patata laukitxotan zaituta.
Sueztitua dagoenean gainetik fumeta botako diogu (kolatuta) eta patata egosirarte sulkaldatuko dugu (20 – 30 minutu), honek salsaren zapore guztia har dezan. Nahasketa hau egun batetik bestera erreposatzen utzi dezakegu nahasketaren zaporea indartzeko.
Azken pausua plateratzea da. Mahaikide bakoitzari bere hegaluze gordin eta fin fin eginda jarriko diogu plater sakon batean, ondoren marmita bero beroa ekarri eta gainetik botako diogu egindako gisatua. Era honetan hegaluzea beroaren ondorioz sukaldatuko da momentuan eta ez da inoiz lehor geratuko.
On egin!
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR