Hegaluze arrautzaztatua

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 4 pertsonentzat

1 kilo hegaluze hezur eta azalik gabe, ‘kontrara’ moztuta
400 gr pipermin fresko
400 gr Gernikako piper
Arrautza
Baratxuria
Oliba olio estra birgina
Gatza

Elaborazioa

Zartagi batean piperminak eta Gernikako piperrak frijitzen ditugu.

Erabilitako oliba olio horretan zanpatutako 6 baratxuri buru bota kolore pizkat hartu arte, eta azkenik arrautzez pasatako hegaluzea sukaldatuko dugu denbora gutxiz, minutu erdi alde bakoitzeko gutxi gora behera (lehortzeko arriskua dago gehiegi egiten badugu).

Bandeja batean piperminak alde batean, Gernikakoak bestean, eta erdian gure hegaluzea aurkeztuko dugu.

Udarako aproposa da errezeta hau: osasuntsua, erraza, freskoa eta gertutasunekoa!

On egin!!!

About the author

Leave a Reply

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies