
4 bakailu xolomo azalarekin
Tomate natural baso bat edo 3 tomate zatikatuak
1 azenorio
1 porru
2 baratxuri hortz
1 piper berde
1 piper gorri
1 tipula handi
Oliba olio estra birgina
Gatza
Piperbeltza
Ontzi batean potxatzen jartzen dira barazki guztiak, tomate saltsa izan ezik (hau erabili behar badugu tomate zatikatuaren ordez).
Behin barazkiak prest daudela, gatza eta piperbeltza maila zuzendu, eta irabilagilutik pasatzen dugu dena. Lodiegia geratzen bada bakailu fumet edo ur pizka bat gehituko dugu.
Errezeta alda daiteke barazkiak osoan utziaz irabigailua erabili ordez, hori gustuen arabera.
Saltsa bere puntuan dagoenean bakailu xolomoak sartu eta sua erdi mailan jarrita sukaldatuko ditugu.
Erraza eta osasuntsua benetan! On egin!
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR