Bakailua pikilo saltsan

Zailtasuna: erraza

Osagaiak 2 pertsonentzat

Bakailu xolomoak azalarekin (txiki edo handiak, norberaren gustura)
2 tipula handi
8 pikilo piper aurretik erreak (kontserban izan daitezke)
2 baratxuri hortz
Oliba olio estra birgina
Gatza
Ura

Elaborazioa

Lehenik eta behin saltsa prestatuko dugu, gero bakailu xolomoak han sukaldatzeko. 

Beste aukera bat da saltsa alde batetik prestatzea eta bakailua plantxan beste alde batetik prestatzea, saltsa guarnizio moduan ipintzeko. 

Saltsa egiteko ontzi batean tipula, baratxuria eta piperrak potxatzen dira. Barazkiak zati handitan badaude ere garratzirik ez dauka gero irabigailutik pasako dugulako nahasketa. 

Behin barazkiak potxatuta eta irabigailutik pasata, saltsa lodia izango da emaitza horregatik ura edo bakailu fumeta gehituko diogu nahasketa urtzeko. 

Bakailu xolomoak saltsan sartu eta arraina sukaldatuta egon arte berotzen jarriko dugu. 

On egin!

About the author

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies