Skrei bakailu kokotea labetuta

Skrei bakailu kokotea labetuta

Zailtasuna: ertaina

Osagaiak 4 pertsonentzat

1 bakailu kokote, skrei bakailu handiak buru gabe datoz, kokotea baita ere.
1 ½ litro bakailu fumeta. Arraindegian hezurra kokotetik banatzeko eskatuko dugu eta horrekin egingo dugu fumeta.
2 patata ertain
1 tipula ertain
3 baratxuri hortz xerratutak
1 baso tomate saltsa edo 2 tomate ertain xerra finetan azalik gabe
½ koilarakadatxo albaka (lehorra edo freskoa) 
Gatza
Oliba olio estra birgina

Elaborazioa

Labe erretilu batean tomatea eta tipula uztailetan (edo tomate saltsa albakarekin nahastuta), patatak xerra finetan eta baratxuri hortzak jartzen dira. 

Olioarekin eta fumet baso batekin ureztatuko dugu erretilua. 180 gradutan berotutako labean (grilla piztuta) 20 minutuz satuko ditugu kolore pixka bat har dezaten. 

Barazkiak prest daudenean bakailua jarriko dugu hauen gainean eta baso erdi fumetarekin ureztatu. 10 minutuz labetuko dugu. 

Eta kitto. Ez dugu errefritorik ez saltsarik gehitu behar. Errezeta goxo, osasuntsu eta erraza gaurkoa. On egin!

About the author