Raia galiziar erara

Zailtasuna: ertaina

Osagaiak 4 pertsonentzat

Raia
Patatak
Porrua
Perrexila
Tipula
Oliba olio estra birgina
De la Vera-ko piperrautsa, gozoa edo garratza, gustuen arabera!
Gatza

Elaborazioa

Ontzi handi batean patata osoak eta barazkiak jarriko ditugu egosten. Ia egosiak daudenean, saldako gatza zuzendu eta raia sartuko dugu, sua baxua mantenduz, Bost minututan prest egongo da.

¡Orain platerera!

Bandeja batean patata xerratuta, porrua honen gainean eta azkenik egositako tipula jartzen ditugu, gatza eta olio pixka batekin. Barazkien gainean raia ipiniko dugu eta kasu honetan gatza eta olioaz gain, piperrautsa botako diogu gustura. 

¡Eta listo! Plater erraza, goxoa, zaporetsua eta osasuntsua. Balore altuko proteinetan, mineraletan eta bitaminetan aberatsa. Ezin da gehiago eskatu!

Errezeta honetan ongarria bertsionatu daiteke. Behin barazkiak ipintzen ditugunean maionesa pixkat edo baratxuri olio errea bota daiteke piperrautsaren ordez. 

On egin!

About the author