Sardina sukaldatzeko modu desberdin ugari daude, hauen artean ezagunena ‘Sardinada’ izenez ezagutzen duguna: brasan edo barbakoan erreak (kasu horretan burua eta tripak utziko genituzke, osoak).
Etxean, baratxuri eta piperrekin frijituak, barazkiekin, arrautzaztatuak edo irinaz pasata edo pinpilinpauxan irikitak arantzarik gabe zartagira ederrak daude. Eskabetxean, marinatuak, labetutak… ikus dezakezuen bezala aukera pila eskaintzen ditu arrain txiki eta merke honek!